Erpuruaren artrosia (rizoartrosia) sarritan ematen den patologia da, eta honen ondorioz egiteko errazak diruditen hainbat jarduera burutzea uste baino zailago bihurtzen dira, hala nola botoi bat lotu, idatzi, artaziak erabili edo poto bat itxi. Pertsonak zailtasunak ditu pintza mugimendua egiteko, hots, erpurua beste atzamarretara hurbiltzeko, eta mina, zurruntasuna eta indarra pixkanaka galtzen duela sentitzen du.
Rizoartrosia tratatzeko ortesiak eta ferulak erabiltzen dira. Hauen bidez erpurua abdukzioan immobilizatzen da eta, horrela, giltzadurak atseden hartzen du. Parafinarekin egindako bainu beroak eraginkorrak dira ere eta komenigarria da egunero ariketa errazak egitea atzamarrak luzatuz, tolestuz eta zabalduz. Izan ere, ariketa hauei esker giharrak sendotzen dira eta eskuen mugikortasuna eta funtzionaltasuna hobetzen dira.