Azken eraberritzearen ondoren, robotak leku garrantzitsua du farmazian. Robotari esker denbora gehiago dugu pazientea artatzeko eta, ondorioz, bere tratamendua hobeto ezagutu dezakegu, esateko duena entzun eta bere behar guztiak kontuan har ditzakegu ere.
Hala, ematen dugun arreta eta aholku farmazeutikoak onenak dira. Emaitza onuragarria da bai farmaziarentzat bai pazientearentzat, aholkularitza farmazeutikoa hobea delako eta zerbitzuaren kalitatea ere hobetzen delako.
Robotak lekua aurrezten du eta sendagaiak ematerakoan akats gutxiago egiten laguntzen digu. Gainera, sendagaiak hartu eta biltegiratzeko orduan eta iraungitze-datak eta stockak kontrolatzeko orduan lan-bolumena murrizten du.